Naiz.info
Donostia

Larunbatean egitekotan ziren Azken Ikasle Dantza bertan behera utzi dute Ikasle Abertzaleek

Azken Ikasle Dantza jaialdia ospatzekotan ziren larunbatean Ikasle Abertzaleak Donostian, 25. urteurrenaren ospakizunen baitan. Jarraipen eskasak eta ekintzaren kostu ekonomiko handiak bertan behera uztera behartu dituzte.

Ikasle Abertzaleek 25. urteurrenaren baitan hainbat dinamika eta ekintza burutu dituzte urte osoan zehar. Prentsaurrekoak, ikasle egunak, militante horiei elkarrizketak... Egindako guztia borobiltze aldera, datorren larunbaterako Azken Ikasle Dantza jaialdia antolatu zuten, Donostian. Berau, ordea, bertan behera utzi dute.

«Ibilbide honi egotzitako helburu politikoak bete direla badakigun arren, bukaerako ospakizun festak izan duen jarraipen eskasa medio, Azken Ikasle Dantza koste ekonomiko handidun ekitaldia denez eta antolakundearen jarduera politikoa gauzatzeko ez zaigunez bideragarri, jaialdia bertan behera uztea erabaki duguz», jakinarazi dute.

«Hau ez da ezerren amaiera –ohartarazi dute–, beste 25 urtez aurrera jarraituko dugu, Euskal Eskola Nazionala baitugu irabazteko».

Sarreren dirua erositako tokietan itzuliko dela ere baieztatu dute.