NAIZ.INFO
DONOSTIA

Behera egin du langabeziak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; gora, berriz, Nafarroan

Espainiako Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera behera egin du azken hilean langabeziak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gora, berriz, Nafarroan. Iazko datuekin alderatuz gera, ordea, gora egin du lehen hiru herrialdeetan eta behera Nafarroan.

Emakume bat Lanbideren bulego batean sartzen, Donostian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Emakume bat Lanbideren bulego batean sartzen, Donostian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Langabeziak pasa den hilearekin alderatuz gero behera egin du Araban, Bizkaian eta GipuzkoanM; gora, ordea, iazko datuekin alderatuz gero. Nafarroaren kasuan alderantzizkoa da joera, pasa den hilearekin alderatuz gero gora egin du langabeziak, baina iaz baino langabe gutxiago izaten jarraitzen du.

Espainiako Enplegu Ministerioak eman ditu datuak ezagutzera gaur goizean. Datu horien arabera Bizkaian 2.285 langabe gutxiago dago urriarekin alderatuz gero, iaz baino 1.813 gehiago izaten jarraitzen dute, hala ere, lanik gabe daudenak. Gipuzkoan pasa den hilearekin alderatuz gero 666 pertsona gutxiago dira lan eskean, iaz baino 783 gehiago izaten jarraitzen dute, ordea. Araban 616 pertsona gutxiago dira langabezian urriarekin alderatuta, iaz baino 783 gehiago dira. Nafarroaren kasuan datuak kontrakoak dira, azken hilean gora egin du langabeziak, 356 pertsona gehiago dira langeabezian, baina iazko datuak baino hobeak izaten jarraitzen dute, 571 gutxiago dira langabezian direnak.

Espainiako Gobernuaren datuen arabera 225.975 dira hego Euskal Herrian langabezian erregistratutako pertsonak.

Espainiako Estatuan behera langabeziak

Gaurko datuak ematearekin batera langabeziak Espainiako Estatuan behera egin dutela nabarmendu du Espainiako Gobernuak. Pasa den hileko datuekin alderatuz gero 2.475 pertsona gutxiago dira langabezian datu horien arabera (iaz, hilabete berean, 74.296 pertsonetan egin zuen gora tasa horrek).

2012ko datuekin alderatuta ia 100.000 pertsonetan egin du behera lan eskariak. Hala ere, badira kezka iturri diren datuak: emakumezkoen langabezia tasak gora egin du azken hilabetean, gazteenak ere bai, eta kontratu mugagabeek nabarmen egin dute behera, mugatuek edo lanaldiari loturikoek nabarmen gora egin duten bitartean.