
Helburu pertsonalez gain, finala bertsoaren eta euskal kulturaren jai kolektibo bat izan dadin desio dutela azpimarratu dute zortzi finalistek.
Abenduaren 15ean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean kantatuko duten bertsolariak BECen izan dira gaur, Bertsozale elkarteko arduradunekin batera finalaren xehetasunak eskaintzeko. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Igor Elortza eta Unai Iturriaga dira zortzikotea osatzen duten bertsolari finalistak.
13.500 pertsonentzat lekua izango da BECen; bost aste lehenago bukatu dira sarrerak. Zentzu horretan, Iñaki Muruak, elkarteko lehendakariak esan du pozik egotekoa dela, ez dagoela Euskal Herrian ikusle gehiago har ditzaken areto estalirik eta lau urte dituztela aurretik hurrengo finalerako sarreren kontua nola kudeatu hausnartzeko.
Txapela jazteko ardura Joanito Dorronsorok izango du. Zumaian bizi den ataundarrak «urtetan egin duen lan etengabe eta isila» eskertu nahi du horrela Bertsozale elkarteak, besteak beste, berak egindako bertso doinutegiaren egitasmoa edo hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahalegina.
Abenduaren 15ean, 9.00etan zabalduko dira ateak eta 11.00etan hasiko da saioa, 14.00ak arte. 16.00etan ekingo zaio arratsaldeko saioari eta 20-20.30ak aldera ezagutuko da 2013ko txapelduna.

Hasta seis agentes de la Policía Local de Santurtzi redujeron violentamente a Ander Sáenz

La guerrilla sentimental de Silvio Rodríguez

Los guardias civiles que crucen por la «pasarela» cobrarán más que los policías forales

Tres impactos con una escopeta de balines en cara y espalda contra un migrante en Donostia
