NAIZ.INFO
DONOSTIA

Giza eskubide guztien errespetuaren aldeko adierazpena onartu du Donostiako Udalak

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak azken asteotan izan diren indarkeria ekintzen aurkako «jarrera argia» azaldu du eta giza eskubide guztien aldeko adierazpena onartu du.

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak azken asteotan izan diren indarkeria ekintzen aurkako «jarrera argia» azaldu du adierazpen baten bidez. Besteak beste, PPren Barakaldoko egoitzaren aurkako erasoa eta presoen senideek hainbat espetxetan jasandako erasoak aipatzen ditu Bildu, PSE eta EAJk onartu duten adierazpenean. PP abstenitu egin da.

«Indarkeria adierazpen horiek erabat zentzu gabekoak dira gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoera kontuan hartuz», dio agiriak.

Udalak «giza eskubide guztien aldeko apustua» eta giza eskubide guztien errespetua «ezinbestekoa» dela nabarmendu du eta «giza eskubide guztiak pertsona guztientzat» aldarrikatu ditu.