Athleticek garaipen erraza eskuratu du Sant Gabrielen aurka etxean jokatutako partidan. 4 gol egin dituzte Bilboko neskek eta ez dute bakar bat ere jaso. Manuelak egin du lehenengoa 33. minutuan Leireren erdiraketa baten ondoren.
Bigarrena laster egin dute. 41.ean, berriro ere Leireren erdiraketa bat izan da golaren sustatzaile. Kasu honetan Gimbertek egin du errematea.
Hirugarrena ere berea izan da. 60. minutuan Eunatek kornerretik egindako erdiraketa ondo probestu du Gimbertek.
Azkena, Eunatek berak egin du.
Oviedo 2-0 Reala
Donostiarrek, ordea, ez dute halako zorterik izan Oviedo Modernon jokatu duten norgehiagokan. Apal aritu dira Realeko neskak eta ez dute punut bakar bat ere urratzerik lortu.
Lehenengo zatian ez da golik izan eta aukerak mantendu dituzte gipuzkoarrek, baina bigarren erdian Oviedoren bi golek neurketa desorekatu eta Asturiasen geratu dira hiru puntuak.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
