
Ekaitz Saralegik eta Oinatz Bengoetxeak Lau eta Erdiko hirugarren postua lortzeko lehia jokatu dute gaur Iruñeko Labriten. Partida estua eta tentsio handikoa izan da, eta hala erakusten du azken emaitzak. 22-21 Saralegiren alde.
Norgehiagokaren hasieran, ordea, leitzarra izan da nagusi. 6-0eko partziala egin du lehenengo tantuetan. Eta hala jarraitu du erritmoak 03-13ra heltzeraino. Hamabi tanto jarraian egin ditu orduan Saralegik eta neurketa irauli du (15-13). Hortik aurrera berdinketak kasik bata bestearen atzetik errepikatu dira.
19-21 markagailuan Oinatzen alde, eta neurketa esku-eskura. Saralegik, baina, berriz ere berdintzea lortu du 21-21 arte eta azken puntua eta garaipena ere berak eraman ditu.

Euskal Herria
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Música
El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Euskal Herria
El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

Euskal Herria
PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Euskal Herria