NAIZ.INFO
BILBO

Peruren aurkako partidarako 22 jokalari deitu dituzte Amorrortuk eta Etxarrik

Euskal Selekzioak eta Peruk hilaren 28an jokatuko duten partidarako deialdian 22 jokalari sartu dituzte deialdian Mikel Etxarri eta Jose Mari Amorrortu hautatzaileek, horietatik hamabi Athleticekoak, sei Realekoak eta bi Osasunakoak. Asier Illarramendi eta Jon Aurtenetxe ere zerrendan daude.

Euskal selekzioaren hamaikakoa, iaz Boliviaren aurka. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Euskal selekzioaren hamaikakoa, iaz Boliviaren aurka. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri Euskal Selekzioaren hautatzaileek Peruren aurkako partidarako 22 jokalari deitu dituzte, Euskal Futbol Federazioak jakinarazi duenez.

Hilaren 28an (20.45ean, San Mamesen) Peruren aurkako partidarako deitu dituzten Athleticeko jokalariak honakoak dira: Andoni Iraola, Gorka Iraizoz, Gaizka Toquero, Ander Iturraspe, Mikel San Jose, Mikel Balenziaga, Markel Susaeta, Borja Ekiza, Beñat Etxebarria, Oscar de Marcos, Ibai Gomez eta Aritz Aduriz.

Realetik, sei dira zerrendan sartu direnak: Xabi Prieto, Imanol Agirretxe, Iñigo Martinez, Eñaut Zubikarai, Jon Ansotegi eta Markel Bergara.

Oier Sanjurjo eta Roberto Torres dira, aldiz, Osasunatik aukeratu dituztenak.

Real Madrileko Asier Illarramendik eta Celtako Jon Aurtenetxe ere daude zerrendan.

Aipatu jokalariak partidaren bezperan Lezaman deitu dituzte, arratsaldeko 17.00etan.

Sarrerak 18 eta 25 euro bitartean eros daitezke.