Ohar bidez Tantaz Tanta herri ekimenak jakinarazi duenez, asko izan dira azken egunotan euskal presoen eskubideen alde antolatutako ekitaldiak, eta horietan jende ugarik hartu du parte.
Ekimenaren webgunearen «Herriak» atalean biltzen dira burutu diren ekintza gehienak eta, horrez gain, ekarpen ugari jaso dute (kartelak, bideoak...).
Nabarmendu dutenez, horrelako ekintza guztiekin «urtarrilaren 11ko itsasoa handituz doa». Era berean, ildo horri eusteko eta Bilboko mobilizazioa azken urteotako handiena izan dadin lanean jarraitzeko deia egin dute.
Asteburu honetarako hainbat deialdiren berri ere eman dute:
- Leitzaldea: Kotxebarabana, gaur 18.30ean, Aresoko plazatik abiatuta (Leitza, Lekunberri, Larraun, Betelu eta Arribetik igaroko da).
- Lesaka: Eñaut Elorrietaren kontzertu akustikoa, gaur 22.00etan, Kultura Etxean.
- Sanduzelai (Iruñea): Afaria, gaur, Sanduzelai peñan.
Biharko aldiz, Iruñean, Zarautzen eta Aulestian, esate baterako mobilizazioak deitu dituzte, eta Hernanin, arratsaldeko 19.30ean «Tantaz blai» festibala egingo dute, kiroldegiko frontoian.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak



