
Joseba Permach (35/02) eta Amaia Elkano (26/11) auzipetuak hitzaldia ematekotan ziren gaur Madrilen, epaiketa politikoen aurkako bertako plataforma batek antolatutako ekimenaren baitan. Hitzaldia, baina, bertan behera uztea erabaki dutela iragarri dute antolatzaileek.
Arrazoien artean, Gobernu espainolak Madrilen duen Delegaritzaren eta talde ultraeskuindarren presioak aipatu dituzte.
«Epaiketei buruz informatzea eta inputatuei hitza ematea zalantzan jartze hutsak erakusten du hiri honetan ez dagoela demokraziarik ez eta askatasunik ere», esan dute.
Nolanahi ere, epaiketa politikoak salatzen jarraituko dutela ohartarazi dute.
Auzipetuek ohar bidez salatu dutenez, «debeku eskaera eta mehatxuen helburua diskurtso eta errealitate bat ezkutatzen jarraitzea da, espainiar jendarteak horren berri izan ez dezan. Are gehiago Bilboko manifestazio erraldoian hamarna milaka lagunek giza eskubide guztien errespetua eta konponbidea eta bakea aldarrikatu dutenean».
«Euskal jendartearen aldarria isilarazteko saiakera ridikulu berri bat da gaurko hitzaldiaren debeku saiakera», ohartarazi dute.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»



