NAIZ.INFO
DONOSTIA

Txakolina jaun eta jabe, Getariako San Anton egunean

Giro ederrean ospatu dute Getarian San Anton Eguna, aurtengo txakolin berriaren aurkezpena egiteko baliatu dutena.

Amets Arzallus, esku banatan Mahasti Jauna oroigarria eta aurtengo txakolina dituela. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Amets Arzallus, esku banatan Mahasti Jauna oroigarria eta aurtengo txakolina dituela. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Eguraldia lagun, jai giroan ospatu dute getariarrek eta bisitan joandakoek San Anton eguna, aurtengo txakolina aurkezteko aitzakia eman duena.

Orotara, 29 upategitako 2.000 botila inguru eraman dituzte Getariara.

Esan dutenez, eguraldia dela-eta, ekoizpena urriagoa izan da, baina txakolinak betiko ezaugarriei eutsi die.

Amets Arzallus bertsolariak Mahasti Jauna oroigarria jaso du.

Lakuako eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak, besteak beste, presente egon dira aurtengo txakolinaren aurkezpenean.