NAIZ.INFO
DONOSTIA

Emakume bat espetxeratu dute, Donostia Ospitaletik haur jaioberri bat bahitzea leporatuta

Donostia Ospitaletik bi eguneko haur bat bahitzen saiatzeagatik emakume bat atxilotu du Ertzaintzak. Espetxeratu egin dute.

Lakuako Segurtasun Sailak Europa Pressi azaldu dionez, atzo arratsaldeko 14.00ak aldera Donostia Ospitaletik Ertzaintzari deitu zioten, emakume bat haur jaioberri bat eramaten saiatu zela-eta.

Emakumea, 36 urtekoa, bata zuria jantzita sartu zen gela batean eta ama bati esan zion bi eguneko umea eraman egin behar zuela, froga batzuk egiteko.

Haurra hartu eta gelatik irten zenean ospitaleko segurtasun langileek atxiki zuten, emakumearen jarrerak susmagarria iruditu zitzailea-eta. Ondoren Ertzaintzari deitu eta atxilotu egin zuten.