Goizane Pinedo eta Unai Ruiz desobedientziaren aldeko kalejira bukatu ondoren agertu dira Gasteizen, La Paz kaleko balkoi bati kateatuta. Manifestazioan parte hartu duten lagunak berehala joan dira hara, haiei babesa helaraztera.
Ertzaintza ere segituan joan da eta etxebizitzan sartu da, atxilotzeko asmoz. Behean, mila lagunetik gora bildu dira eta animo oihuak igorri dizkiete bi gazteei. Poliziek hesia egin dute etxebizitzaren aurrean eta tentsio uneak izan dira.
Kateak moztu ondoren, 13.30ak pasata atxilotu dituzte bi gazteak eta hamar bat minutu beranduago etxetik atera dituzte, animo oihu artean.
Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkidea han izan da eta bi gazteak eraman ondoren ez dela atxiloketetarako unea nabarmendu du, «soluzioak bilatzeko unea» baizik. «Beste garai batzuetan gaude», erantsi du.
Pinedok eta Ruiz Pouk joan zen astelehenean iragarri zuten gaur agertuko zirela berriro publikoki, hiru hilabete ezkutuan egon ostean. Auzitegi Nazionalean gazte independentisten aurka egiten ari diren epaiketara ez joatea erabaki zuten, Irati Mujikak eta Idoya Iragorrik bezala.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»




