![‘Pilotakadaz pilotakada’ dinamika berria aurkeztu du gaur Etxeratek Iruñean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/055/106/article_main_landscape/int000021996.jpg)
Presoen eta senideen eskubideak defendatzeko dinamika berria martxan jarriko du Etxeratek. Pilotalekuetan egingo da, pilota izango du oinarri eta ‘Pilotakadaz pilotakada’ du izena. «Milaka herritarren parte hartzearekin sakabanaketaren aurkako salaketa eta preso eta iheslariek eta euren senideok jasaten ditugun eskubide urraketen salaketa pilotalekuetara eraman nahi dugu», azaldu dute Itxaso Torregrosak eta Peio Martinez de Eulatek.
Eskuz, sarez, palaz, zesta-puntaz... jokatu ahal izango da eta herri eta auzoetan egingo da «sakabanaketaren aurkako, giza eskubideen urraketen aurkako eta euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko mezua zabaltzeko».
Ekimenak ikuspegi nazionala badu ere, herrialde bakoitzak modu propioan antolatuko ditu txapelketak, ekainaren 29an amaiera bateratu bat egiteko Euskal Herriko bost pilotalekutan.
«Hilabete luzeetan dinamika hau antolatzeko lanean aritu ostean, dinamika martxan jarriko dugu gure elkartearentzat eta bertan gauden preso eta iheslarien senide eta lagunontzat une gogorra izaten ari den momentu honetan. Izan ere, jakina da gure elkartearen aurkako kriminalizazio saiakera baten aurrean gaudela, eta horrez gain, jada ezagunak dira azken urtean senide eta lagunok jasan ditugun eraso eta jazarpen egoerak ere», nabarmendu dute.
![Larunbe](/media/asset_publics/resources/001/126/507/article_thumb_horizontal/larunbe.jpg)
Hallado en Larunbe un altar de piedra romano dedicado por una mujer a la deidad vascona Larrahe
![Jone_larrazabal](/media/asset_publics/resources/001/125/040/article_thumb_horizontal/JONE_LARRAZABAL.jpg)
El nombramiento de la nueva directora de Fiestas de Bilbo está al límite del Reglamento
Denuncian el ataque a la vivienda de la alcaldesa de Etxauri en las fiestas de la localidad
![Pello-otxandiano](/media/asset_publics/resources/001/126/561/article_thumb_horizontal/pello-otxandiano.jpg)
«El pacto de PNV y PSE muestra que el gobierno es un fin en sí mismo»
![Koldobika](/media/asset_publics/resources/001/126/790/article_thumb_horizontal/koldobika.jpg)