NAIZ.INFO
ONDARROA

Gizon bat hil da Ondarroan, olatu kolpe batek uretara bota ondoren

Ondarroako portuan zegoen gizon bat itsasora bota du olatu batek; erreskatatu eta suspertzen saiatu dira, baina hil egin da.

Olatu ikusgarriak izan dira kostan. Irudian, Donostiako Paseo Berria. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Olatu ikusgarriak izan dira kostan. Irudian, Donostiako Paseo Berria. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Goizeko 10.45 aldera Ondarroako portuan zegoen gizon bat uretara bota du olatu kolpe batek, Efe agentziari Ertzaintzak azaldu dionez.

Gurutze Gorriko kideek gizona uretatik ateratzea lortu dute txalupa baten bidez eta suspertzeko ariketak egin dizkiote, baina bertan hil da.

Hildakoa 43 urteko senegaldarra da.