
Urriaren 14an hasi zen gazte independentisten aurkako epaiketa Auzitegi Nazional espainolean eta, lau hilabeteren buruan, aste honetan bertan bukatzea espero da.
Gaurko saioan fiskalaren eta akusazio partikularraren (Dignidad y Justicia) txanda izango da. Beren ondorioak aurkeztu eta eskaerak aurkeztuko dizkiete epaimahaiari.
Urtarrilaren 17an egin zen saioan, bai fiskalak baita DyJk beren eskaerei eutsi zieten. Lehenak sei urteko zigorra eskatzen du gazte bakoitzarentzat, eta bigarrenak, aldiz, 10 eta 12 urte artekoa.
Gaurko saioa aurreikusita bezala joaten bada, ostegunean defentsako abokatuen txanda izango da eta, ondoren, gazteek azken hitza hartzeko aukera izango lukete, nahi izanez gero.
Joan zen larunbatean Gasteizen aditzera eman zutenez, ostiralean egingo dute publiko beren alegatua epaitu dituzten gazteek, agerraldi publiko batean. Hainbat pertsona ezagunen babesa jaso dute: Txema Montero, Jesus Eguiguren, Miren Amuriza, Toti Martinez de Lezea eta Alex Txikon, besteak beste.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína
