naiz.info
zizurkil

Torturatuen memoria aldarrikatu dute Zizurkilen

Orain dela 33 urte tortura latzak jasan ostean hil zen Joxe Arregi zizurkildarra gogoan izan dute bere herrian.

Maribi Arregi, Joxe Arregiren arreba, Koldobika Jauregik egindako eskultura erakusten. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Maribi Arregi, Joxe Arregiren arreba, Koldobika Jauregik egindako eskultura erakusten. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Aste honetan 33 urte bete dira Joxe Arregi Carabancheleko espetxean hil zela, Polizia espainolaren eskuetan bederatzi egun inkomunikatuta egon eta torturak pairatu ostean. Ildo horretan, ekitaldia antolatu dute Zizurkilen «torturatuen egia» aldarrikatzeko eta torturatuen memoria gunea inauguratu dute.

Herritar ugari batu da omenaldian. Besteak beste, ekitaldian izan dira Sortuko Hasier Arraiz eta Pernando Barrena eta Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrietak eta torturak salatu zituen Unai Romanok ere parte hartu dute.