NAIZ.INFO
GASTEIZ

Langile bat hil da Gasteizen, teilatu batetik erori ondoren

Langile bat hil da gaur goizean Gasteizen, teilatu batetik erori eta kamioi batek arrastaka eraman ondoren.

Ezbeharra goizeko 10.30 aldera gertatu da Gasteizko Oritiasolo industrialdean. Udaltzaingoaren iturriek Eferi adierazi diotenez, langilea teilatu batetik erori da. Arnes batekin kamioi bati lotua zegoen behargina; kamioia martxan jarri da eta arrastaka eraman du, 200 metro inguru.

Jasan dituen zaurien ondorioz, hil egin da. 50 urte zituen eta Isfatec enpresarentzat lan egiten zuen.