NAIZ.INFO

Athleticek berdindu egin du Valentziaren aurka (1-1)

Zuri-gorriek puntu bat irabaztea lortu dute Mestallan. Partida orekatua izan da eta bi taldeek garaipena eskuratzeko aukerak izan dituzte. [Xehetasunak]

Athleticek lan asko egin behar izan du defentsan. (José JORDAN / AFP)
Athleticek lan asko egin behar izan du defentsan. (José JORDAN / AFP)

Athleticek puntu garrantzitsua lortu du Mestallan eta Txapeldunen Ligarako lehian laugarren postuan sendo mantentzeko balio dio. Bi taldeek partida irabazi ahal izateko aukerak izan dituzte, baina bi golak legez kanpokoak izan dira.

Valentziaren golean jokoz kanpo garbi bat egon da eta epaileak Athleticen aldeko penaltia asmatu du. Berdinketarekin markagailuan, Valentziak Athletic gainditu du une batzutan, baina zuri-gorriek ere bere aukera sortu ahal izan dituzte.

Azkenean ondo lehiatutako puntua lortu du Athleticek.