
Erraz irabazi dute Markina-Xemeinen Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak (gorriz) Titin eta Merinoren aurka (22-10). Bikote gorriak gozatuz amaitu du partida, bereziki Aretxabaletak, partida amaituta gehiagoren faltan zela esatera iritsi baita.
Labriten jokatutako partidan Xala eta Zubietak 22-13 irabazi diote Irujok eta Barriolak osatutako bikoteari, nahiz eta 9-12 irabazten joan diren nafarrak.
Emaitzak horrela Olaizola eta Aretxabaleta ligaxkan lehen postuan pasako dira final erdietara eta laugarren bikotearen izena dago orain zalantzan. Bilbon igande honetan Berasaluze eta Albisu Urrutikoetxea eta Beroizen aurka ariko dira. Lehenek galtzen badute sailkatzeko aukera oro galduko dute eta irabazita ere zail dute, hoenzkero, sailkapena.
Sailkapenean buruan diren hiru bikoteek sailkapena ziurtatua dute beraz: Olaizola II- Aretxabaleta (10 puntu eta 77 tanto alde), Martinez de Irujo eta Barriola (9 puntu eta 39 tanto alde), Xala eta Zubieta (8 puntu eta 4 tanto alde). Laugarren dira oraindik Titin eta Merino (6 puntu eta -37 tantoko diferentzia), bosgarren Ezkurdia eta Zabaleta (5 puntu eta -17 tantoko diferentzia), seigarren Urrutikoetxea eta Beroiz (5 puntu eta -42ko diferentzia), Berasaluze eta Albisu ondoren (4 puntu eta 15 tanto alde) eta azkenak Bengoetxea eta Zabala (4 puntu eta -39 tantoko diferentzia).
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
