Naiz.info
Donostia

Garaipena eskuratu du Realak Anoetan Valladoliden aurka (1-0)

Neurketako gol bakarra Carlos Vela mexikarrak egin du eta garaipena lortu arren, Realak ez du maila handirik erakutsi Valladoliden aurka. Sufritzea egokitu zaio partida amaieran. [Informazio osoa, hemen]

Velak egin du neurketako gol bakarra. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Velak egin du neurketako gol bakarra. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Sufrituz eta behar baino maila baxuagoan lortu du garaipena Realak Valladoliden aurka Anoetan jokatutako neurketan. Donostiarrek makal abiatu dute norgehiagoka. Valladolidek nagusitasuna erakutsi du lehenengo hamar minutuetan, baina ondoren egoera irauli dute donostiarrek. Lehen abisua Seferovicek jaurtiketa batekin heldu da eta, handik gutxira, neurketako gol bakarra heldu da.

Velaren oinetatik iritsi da garaipenaren gola 22. minutuan. Pardok egindako pasearen ondotik baselinaz garaitu du Valladoliden atezaina mexikarrak.

Horren ondotik, Realak indarrak hartu ditu eta Canalesek falta jaurtiketa baten ondoren izan du bigarrena egiteko aukera baina gorabeheratsua izan da etxekoek erakutsitako jokoa.

Bigarren zatia nahiko laua izan da Realarentzat eta azken minutuetan sufritzea egokitu zaio. 91. minutuan epaileak zesioagatik falta adierazi du Realaren area barruan eta Valladolidek norgehiagoka berdintzeko aukera izan du.

Ez da ordea aldaketarik izan markagailuan eta garaipena Donostian geratu da.

Partidaren informazio osoa, NAIZeko webgune berezian.