NAIZ.INFO
URRETXU

Baserritar bat hil da Urretxun, gidatzen ari zen traktorea iraulita

Baserritar bat hil da gaur arratsaldean Urretxun, gidatzen ari zen traktorea irauli ondoren.

Lakuako Segurtasun Sailak Europa Pressi azaldu dionez, arratsaldeko 15.40 aldera ezbeharra gertatu da Urretxun, mendian.

Traktore bate irauli egin da malda batean eta gidatzen ari zen baserritarra azpian harrapatu du. Hara joan den medikuak hil egin dela baieztatu du.

Baserritarrak 78 urte zituen.