NAIZ.INFO
DONOSTIA

Alberto Contadorrek irabazi du lehen etapa, erakustaldia emanda

Ordizian hasi eta bukatu den Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapan gailendu da Alberto Contador (Tinkoff Saxo). Haren atzetik sailkatu da Alejandro Valverde, hamalau segundura.

Alberto Contador, Ordiziako helmuga igaro duenean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Alberto Contador, Ordiziako helmuga igaro duenean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Gaintzako igoeran erakustaldia emanda irabazi du Alberto Contadorrek Euskal Herriko itzuliaren lehen etapa, Ordizian hasi eta bukatu dena (153,40 km).

Alejandro Valverdek (Movistar) ezin izan dio erasoari eutsi eta hamalau segundura helmugaratu da, bigarren postuan.

Michael Kwiatkowski (Omega Pharma) izan da hirugarren, txapeldunaren markatik 34 segundura.

Bihar, bigarren etapa izango da jokoan, Ordizian hasi eta Dantxarinean bukatuko dena (155,8 km). Bidean lau mendate igaro beharko dituzte txirrindulariek, 3. mailako bat, 2. mailako bi eta lehen mailako bat. Azken hau, Lizaietako gaina, helmugatik 50 kilometrotara dago.