
Gorria, zuria eta beltza dira kolore nagusiak aurtengo sanferminetako kartel lehiaketako finalisten lanetan. Hala ere, estilo desberdinak erabiltzen dituzte, eta orain herritarrei dagokie gogokoen dutena aukeratzea.
Zazpigarren urtez jarraian, Iruñean erroldatuta daudenek izango dute botoa emateko eskubidea. Horretarako hainbat bide dituzte: Udalaren webgunean botoa emanda, 010 telefonora deituta, edota hiriburuko Civivox-etan (Sanduzelai, Kondestable, Iturrama, Zabalgune, Mendillorri, Milagrosa eta Jus la Rochako).
Orotara, 546 lan aurkeztu dira aurtengo ediziorako. Iaz, ia ehun gutxiago izan ziren, 451, hain zuzen. Orain, epaimahaiak zortzi hautatu ditu.

Euskal Herria
ETA, deja algún piso franco

Euskal Herria
ELE, nombre del nuevo partido que niega derechos a migrantes y rechaza la «moda woke»

Euskal Herria
Onerako edo txarrerako, hemen da Donostiako Metroa
Musikharia
«Dolua behar den unean ez baduzu egiten, aurrerago egin beharko duzu»

Euskal Herria