
Athleticek azken urteetan Camp Noun irabazteko izan duen aukerarik hoberena galdu du (2-1). Zuri-gorriek ausardiarekin jokatu dute hasieratik. Lehen zatian Adurizek bi gol aukera garbi izan ditu, horietako bat benetan ikusgarria izan dena, baina airean egindako erremate bikaina zutoinera joan da. Bartzelonak ere bere aukerak izan ditu. Alexisek zutoinera bidali baitu baloia eta hainbat erremate arriskutsu egin dituzte.
Atsedenaldeiaren ostean Adurizek gola egin du 50. minutuan. Muniainek baloia kendu dio Bartrari eta aurrelari donostiarrak jaurtiketa bikain baten bitartez barrura bota du. Bartzelona urduri jartzen hasi da eta gol aukera garbiak sortu dituen arren, atzelariak baloiarekin zer egin ez zekitela aritu dira hainbat minututan. Iraizozen geldituak ere erabakigarriak izan dira.
Azkenean ordea, Pedrok asmatu egin du 71. minutuan eta hurrengo jokaldian Messik buelta eman dio partidari.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

EH Bildu volvería a ganar en Gipuzkoa y PNV y PSE necesitarían un apoyo para gobernar
