NAIZ.INFO

90 webgune aitzindarik izango dute lehen .EUS domeinu-izena

.EUS domeinuaren erregistrorako faseak eta zenbait data aurkeztu dituzte Bilbon. 90 webgune aitzindari izango ditu sei hilabetez ikusgarri izango diren .EUS domeinu-izen bakarrak izango direlarik.

.EUS domeinua lortzeko eman beharreko pausuak ezagutzera eman dituzte. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
.EUS domeinua lortzeko eman beharreko pausuak ezagutzera eman dituzte. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

.EUS domeinuen erregistroak hiru fase ezberdin izango dituela emando ezagutzera PuntuEus fundazioak Bilbon egin duen agerraldian. Azaldu dutenez, lehen fasean .EUS domeinuak 90 aitzindari izango ditu, 90 webgune, 6 hilabetez ikusgarri izango direak eta .EUS domeinu-izen bakarrak izango direlarik.

Domeinu-izen horietako bat eskuratu eta aitzindari izan nahi duten norbanako, elkarte, instituzio publiko eta enpresek proposamen bat bidali beharko dute maiatzaren 30erarte info@domeinuak.eus helbidera.

Aitzindarien Programaren helburu nagusia .EUS domeinuaren «sustapena» da eta fase honetan parte hartzeak ekarpen ekonomiko berezia suposatuko du, ekarpen hori finantzarioa edo espezietan egin ahalko delarik. Horretarako, lau multzo ezberdin definitu dituzte eta multzo bakoitzaren izaeraren arabera, ekarpen ekonomiko minimoa ezarri dute. Enpresak eta hedabideek 5.000 euroko ekarpena egin beharko dute, instituzioek 3.000 euro, euskara eta euskal kulturaren sustapena helburu duten entitateek 500 euro eta norbanakoek 300 euro.

Bigarren fasea Abiarazte-aldia bezala izendatu dute eta .EUS komunitateari hertsiki lotutako elkarte, enpresa eta instituzio publikoen domeinu-izenei bideratua dago, euren domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko duelarik. Azkenik, fase irekian .EUS domeinuen erregistroa publiko orokorrari irekiko zaio.