NAIZ.INFO
BILBO

Garaipen batekin agurtu du Athleticek Liga (2-0)

Zuri-gorriek Colleresense gainditu dute Lezaman eta bigarren postuan bukatu dute txapelketa. Realak berdindu egin du Levanteren zelaian (1-1).

Athleticeko garaipena lortu du Lezaman. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Athleticeko garaipena lortu du Lezaman. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Bukatu da Emakumezkoen Lehen Mailako Liga. Athleticek garaipen batekin eman dio amaiera txapelketari (2-0) eta Realak berdindu egin du Levanteren zelaian (1-1).

Zuri-gorriek sailkapenaren bigarren postuan bukatu dute eta txuri-urdinak zazpigarrenak izan dira. Denboraldia bukatu aurretik, bi euskal taldeek Kopa jokatu beharko dute.