Naiz.info
Gasteiz

Txirrindulari bat hil da Erriberagoitian errepidetik irten eta erorikoa izan ondoren

62 urteko txirrindulari bat hil da gaur goizean Erriberagoitian errepidetik irten eta erorketa bat izan ondoren.

Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra goizeko 10.30ean gertatu da A-2622 errepidean, Erriberagoitian.

62 urteko txirrindulari bat errepidetik irten eta erorikoa izan du. Txirrindularia istripuaren tokian bertan hil da eta datozen orduetan autopsia egingo diote heriotzaren zergatiak argitzeko.

Hildakoa Mirandako bizilaguna da.