
Irudi bereziak utzi ditu Italiako Giroaren aurtengo abiapuntuak Belfasteko kaleetan eta atzoko erlojuaren aurkakoaren ostean gaur izan da esprintean amaitu den lehen etapa. Marcel Kittel alemaniarrak erakutsi ditu hanka bizkorrenak gaurkoan eta mota honetako amaiera guztietarako hautagaitza berretsi du. Bouhanni eta Nizzolo izan ditu atzetik, dezente atzetik, helmugan bigarren eta hirugarren.
Ia etapa osoan Tjallingi, Romero, Armee eta Fedi izan dira protagonista ihesean eman baitute ia etapa osoa (Tjallingi bost kilometroren faltan harrapatu du tropelak).
Gaurkoaren ostean maglia larrosa Michael Matthews australiarrak hartu du eta bere gain izango da liderraren adierazgarria biharko Armagh eta Dublin arteko etapan (187 km).

Fiestas
Peligrosísima embestida de Jandilla en el Ayuntamiento y dos cornadas

Euskal Herria
Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil

Pais Vasco
Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

Deportes
Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

Euskal Herria