Antzuolako Joseba Erostegi euskal presoari ebakuntza egin zioten pasa den astelehenean Ciudad Realeko erietxean, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez. Iragan otsailean fistula batekin arazoak izan zituen eta orduan eginiko kolonoskopiaren emaitza aztertu ostean, antzuolarrari ebakuntza egitea erabaki zuten medikuek.
Ordu hartan egindako frogak 50 polipo baino gehiago zituela azaleratu zuen eta, polipo horiek minbizi bihurtzeko arriskua zela-eta, ebakuntza egitea erabaki zuten. Kolon osoa kendu behar izan diote.
Familiaren arabera, ebakuntza ondo atera da eta Erostegi egoera onean dago, baina presoa osatzeko bidean datorren bi asteak «oso garrantzitsuak» izango direla adierazi dute.
Erostegik Ciudad Realeko erietxean jarraitzen du ospitaleratuta, Euskal Herritik 600 kilometrotara. Senideek egunean soilik 15 minutuz ikus dezaketela salatu dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

