
Goizeko 6.00etatik 10.00etara, LABek Mugerreko Postaren banaketa zentroko ateak blokeatu ditu eta, ondorioz, ezin izan dira ez pertsona ez ibilgailuak atera edo sartu. Lapurdi kostaldeko posta guztia sailkatzen dute zentro horretan eta ezin izan dute lanik egin, Kazeta.info-k jaso duenez. LABeko Eñaut Aramendik azaldu duenez, postak «egun bat galdu du eta hori zen helburua».
Ekintza horrekin Nicolas Borrega postariaren egoera salatu nahi izan dute. Honek lan egin zuen Donibane Garazi, Iholdi eta Donapaleun otsailaren 2tik 16ra. «Postarentzat lan egin zuen inolako kontraturik izenpetu gabe, guziz legez kanpoko egoeran». Horrez gain, beste ehun bat ordu lan egin ditu eta «ez zaizkio ordaindu, lan izkutu gisara». Zor zaiona eman diezaioten eskatzen du langileak, hau da, berriz lanean hasi eta mugagabeko kontratua izenpetzea.
Ekintza egin duten bitartean langile batzuk barruan zeuden, baina gehienek ezin izan dute lantokira sartu. 9.30ak aldera Postako nagusiek langileei etxera joateko baimena eman diete, baina batzuk protesta ekimenean gelditzea erabaki dutela azpimarratu du Aramendik: «Euripean gurekin gelditzea eskertzekoa da». Beste sindikatuetako ordezkariak ere hurbildu dira protestara, bereziki CGTko Baionako Postako ordezkaria.
Gendarmeak ere izan dira Mugerren zuzendaritzak deituta, baina egoera lasaia zela ikusita ez dute ezer egin.

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

‘Pertur’ Estatu egiturek desagerrarazi zutela ondorioztatu du GEBehatokiak ikerketa batean
