NAIZ.INFO
BARTZELONA

Independentziarren aldarria, oso presente Katalunian

Juan Carlos Borboikoaren abdikazioa dela-eta, hamarka elkarretaratze egin dira Katalunian. Horietako batzuetan oso presente egon da independentziaren aldarria.

Bi ‘estelada’ erraldoi, Bartzelonako Katalunia plazan. (Quique GARCIA/AFP PHOTO)
Bi ‘estelada’ erraldoi, Bartzelonako Katalunia plazan. (Quique GARCIA/AFP PHOTO)

Elkarretaratzerik jendetsuena Bartzelonan egin dute, Katalunia plazan. Bertan milaka lagun bildu dira, eta errepublikaren aldeko banderez gain, ‘estelada’ ugari ere ikusi ahal izan dira. Independentziaren aldeko oihurik ere ez da falta izan.

Kataluniako hamarka herri eta hirietan egin dira era honetako protestak.