NAIZ

«Egia, justizia eta erreparazioa» aldarrikatu dute Albertia egunean

Oroimen historikoaren garrantzia nabarmendu dute Albertiako tontorrean egin duten ekitaldian. «800 lore gorri ahanztura eta manipulazioaren kontra. Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak» izan da leloa.

Eusko Ekinzakt eta Lau Haizetara Gogoan plataformako kideek hartu dute hitza ekitaldian.
Eusko Ekinzakt eta Lau Haizetara Gogoan plataformako kideek hartu dute hitza ekitaldian.

Legutio eta Landako herrien artean dagoen Albertiako mendi gainean 1936an gudan gertatutako guda gogoan izan dute Eusko Lurra Fundazioak antolaturiko ekitaldian. Oroimena beharrezkoa dela azpimarratu dute Albertia egunean.

Ondoren, Lau Haizetara Gogoan plataformako kideek eta Eusko Ekintza alderdikoek hartu dute hitza. Azken hauen izenean, Antxon Gomezek «independentzia», «amnistia» eta «sozialismoa» aldarrikatu ditu.