NAIZ
DONOSTIA

Lau urteko haur bat hil da Hondarribian, jatetxe bateko atea gainera erorita

Lau urteko haur bat hil zen atzo Hondarribian, jatetxe bateko atea gainera erorita.

Ezbehar larria gertatu zen atzo arratsaldean Hondarribian. Jatetxe batean zegoen lau urteko haur bat hil egin zen, lokalaren atea gainera erori ondoren.

Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua arratsaldeko 16.30 inguruan jazo zen Bidasoa pasealekuko jatetxe batean. Haurra gurasoekin zegoen jatetxean, burdin eta kristalezko atea gainera erori zitzaionean. Bidasoako ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin.

Ertzaintza ikertzen ari da ezbeharra nola gertatu zen.