
Artium museoaren parean dagoen eskultura batetik ohe bat eskegi dute, bertan gaixo bat zegoela irudikatuz. «Jose Ramon Lopez de Abetxuko askatu. SOS preso gaixoak» zioen pankarta bat ere jarri dute.
Modu honetan gaixo dauden presoek bizi duten «urgentziazko» egoeraz ohartarazi nahi izan dute.
«Azken hilabeteetan emandako egoera desberdinak alarma guztiak piztera eramaten gaituzte, gobernuen mendeku nahiek hainbat preso politikoren bizitza arriskuan jartzera heldu da beste behin ere», salatu dute ohar bidez. Ildo horretan, Ibon Iparragirre edota Ventura Tome presoen egoera aipatu dute, beste batzuen artean.
Horrez gain, gogoratu dute Jose Ramon Lopez de Abetxuko gasteiztarrak ere espetxean jarraitzen duela, bihotzeko gaitz larria daukan arren.
Azkenik, hilaren 12an, 19.00etan, gaixo dauden presoen askatasuna galdegiteko manifestaziora joateko deia egin dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da


