NAIZ
DONOSTIA

i2e autobus elektrikoa estreinatuko du Donostiak, Irizarrek egina

Donostiak i2e autobusa estreinatuko du uztailaren 20an. Irizarrek eginda da eta 100% elektrikoa da.

i2e autobus elektrikoa uztailaren 20tik aurrera ibiliko da Donostian. (Joseba SALBADOR)
i2e autobus elektrikoa uztailaren 20tik aurrera ibiliko da Donostian. (Joseba SALBADOR)

Irizarrek ekitaldi publikoa egin du gaur Donostian, i2e autobus elektrikoa aurkezteko. Hirian ibiltzeko 100% elektrikoa den lehen autobusa da eta konpainiaren «proiektu izarra» da.

Irizarreko gerente Jose Manuel Orcasitas eta proiektuaren lehendakari Hector Olabegogeaskoetxeak eman dituzte autobus honen xehetasunak kazetari eta beste hainbat gonbidaturen aurrean. Haiekin izan da DBus-eko zuzendari Gerardo Lertxundi.

Esan duenez, nahiz eta hainbat hirik dagoeneko frogatu dituzten 100% elektrikoak diren autobus prototipoak, gehienak konpainia txinatarrek eginak, Donostia izang da, uztailaren 20tik aurrera, Europan autobus elektrikoa erabiltzen duen lehen hirietakoa.

Hasiera batean ibilbide lauetan erabiliko dute i2e autobusa (21 edo 17 lineetan), baina hirigunea auzo altuekin lotzen dituzten ibilbideak ere frogatuko dituzte, Lertxundik esan duenez.

Bost orduko karga egin ondoren, 200-250 kilometro egiteko gaitasuna du autobus berri honek. Donostian 14-16 ordu artean egin ahal izango ditu, orduko 17 kilometroko batez besteko abiadurarekin. 600.000 kilometro edo 12 urteko erabilera aurreikusten diote.

Autobus elektrikoaren garapenean 60 milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Irizarrek.