EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Hasier Arraizen aurkako eginbideekin jarraitzeko agindu duela-eta oharra kaleratu du Sortuk. Indar abertzalearen iritziz, DyJren helegitea onartuta «eskuin muturreko elkarte baten zerbitzura jarri da», fiskala bera eta haren lana «zalantzan jartzen badu ere».
«Ez da ulertzen nola TSJPV makurtzen den, bake prozesuaren kontra eskura dituen tresna guztiak, justizia administrazioaren manipulazioa barne, erabiltzeko prest dagoen elkarte baten mesedetara», adierazi du.
Justizia Auzitegiaren erabakiak, bere ustez, agerian uzten du «ideien kriminalizazioan tematzen diren eragile indartsuak badaudela». Hori dela-eta, egungo «marko legalaren salbuespenezko aplikazioarekin» amaitu beharra dagoela nabarmendu du.
«Justizia Administrazioa ezin da sektore atzerakoienen eta inboluzionisten gotorleku bihurtu eta behingoagatik herritarren oinarrizko eskubideak, tartean adierazpen askatasuna, babesten aritu behar da. Justizia transizionala eta ez mendekuzkoa aplikatzeko garaia da», dio oharrean.
Sortuk ideien jazarpenarekin amaitzeko exijitu du, adierazpen askatasun eskubidearen «errespetu osoa» eta Hasier Arraizen aurkako neurriak behin betiko artxiba daitezela.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

