naiz
madril

Behera egin du langabeziak uztailean Hego Euskal Herrian

Langabezia tasak, nabarmen izan ez bada ere, zertxobait behera egin du uztailean Hego Euskal Herrian. Guztira 214.140 dira lanik egin gabe aurkitzen diren lagunak, gehienak Bizkaian.

Pertsona bat, Lanbideren bulego batean sartzen, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Pertsona bat, Lanbideren bulego batean sartzen, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Langabeziak beheranzko joera izaten jarraitu du uztailean, nahiz eta jaitsiera hori oso eskasa izan den. Orotara 731 lagunek aurkitu dute lana iragan hilabetean. Guztira 214.140 langabe dago Hego Euskal Herrian.

Langabe gehienak Bizkaian aurkitzen dira (94.007) eta bertan izan da, baita ere, jaitsiera portzentairik handiena. Uztailean %0,53 jaitsi da langabezia uztailean ekaineko datuekin alderatuta. Araban 27.288 lagun daude lanik gabe, Gipuzkoan 46.098 eta Nafarroan 46.474.

Iazko urteko datuekin konparatuz gero, nabarmena da Nafarroan eta Gipuzkoan langabeziak izan duen beherakada. Nafarroan %8,30 langabe gutxiago dago urtebeteko epean eta Gipuzkoan, %3,39. Bizkaian %2,36 jaitsi da tasa urtebetean eta Araban, %1,12.