
Ohar baten bitartez, EH Bilduk Iruñeko Udaltzaingoaren kudeaketa eta eredua aldatzeko beharra nabarmendu du.
Azaldu dutenez, iragan maiatzaren 22an, Europako hauteskunde kanpainan, hainbat udaltzainek herritar batzuk identifikatu zituzten Oblaten zubi ondoan pankarta bat zintzilikatuta zegoelako.
Koalizioak jakin ahal izan duenez, bi udaltzaini espediente larria zabaldu dietela identifikatu zituzten pertsonen aurkako salaketarik ez jartzeagatik. «Bi udaltzainek salaketa jartzeko agindua jaso zuten, baina herritar horiek pankarta jartzen ikusi ez zituztenez, salaketa jartzeko froga nahikorik ez zegoela erabaki zuten», adierazi du EH Bilduk.
Zentzu horretan, «jendartearen interes orokorren kontra eginez» UPNk Udaltzaingoaz egiten duen «erabilera politiko eta alderdikoia» salatu du koalizioak.
«Era berean, Udaltzaingoaren baitan dauden presio iraunkorra eta tentsio egoera salatu nahi ditugu, baita Simon Santamariaren kupularekin bat egiten ez dutenen aurkako sorgin ehiza», nabarmendu dute, azkenaldian udaltzainen aurka izandako espediente kopuruaren igoerak hala erakusten duela gaineratuz.
Azkenik, EH Bildu osatzen duten Bildu eta Aralarreko udal taldeek datorren Presidentzia Batzordean gaiaren inguruan UPN interpelatuko dutela jakinarazi dute.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
