NAIZ
DONOSTIA

Lakuak 28 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu, lehen sektorea suspertu asmoz

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek Lakuak lehen sektore lehiakorraren eta landa eta itsasertzeko ingurune biziaren mesedetan politika aktiboen aldeko hainbat programaren deialdia aurkeztu du, Donostian, eta horien aurrekontua, guztira, 28 milioi euro baino gehiagokoa izango dela iragarri du.

Bittor Oroz, Donostian egin duen agerraldian. (IREKIA)
Bittor Oroz, Donostian egin duen agerraldian. (IREKIA)

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezarritako lehentasunezko helburuak lortzeko «modu irmoan» aurrera egin duela adierazi du Lakuako Gobernuak, alegia, lehen sektorearen «lehiakortasuna eta profesionaltasuna» eta landa eta itsasertzeko «bizi kalitatearen hobekuntza eta modernizazioa lortzeko».

Programa horien baitan garatutako jarduera eta ekintzak Lakuak eta EAEko lehen sektoreko eragileek elkarrekin bultzatutako «Nirea akordioa» ekimenaren barruan daude. Horrekin lotuta, Gobernu autonomikoak «lehen sektoreko pertsonekiko eta Euskadiko landa eta itsasertzeko inguruneko biztanleekiko duen konpromisoa» berretsi du.

Ildo horretan, zortzi programa jarriko ditu abian, 28 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin.