GARA

Gazteen kontratazioa bultzatzeko laguntzak eskuragai daude jada

Lakuako Gobernuak iragan uztailaren 29an onartu zuen gazteen kontratazioa bultzatzeko Lehen Aukera egitasmoa abiatzea, eta, deialdia jada Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu denez, enpresek aukera dute diru laguntza horiek eskatzen hasteko. Exekutiboak bost milioi euro erabiliko ditu 1.800 gazteren lan aukerak hobetzeko asmoz. Egitasmoan parte hartzeko, gazteek ikasketak bukatuta izan behar dituzte eta Lanbiden izena emanda izan behar dute.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek eskuragai dituzte dagoeneko gazteen kontratazioa laguntzeko Lakuako Gobernuak eskaini dituen diru laguntzak. Orotara bost milioi euro erabiliko ditu Exekutiboak Lehen Aukera izeneko egitasmoa indarrean jartzeko, eta honen bitartez 30 urtetik beherako langileak praktiketan kontratatzea bultzatu nahi du. Aipatu gazteek bete behar dituzten eskakizunak honakoak dira: ikasketak bukatuta izan behar dituzte, langabezian egon behar dira eta Lanbiden erregistratuta egon behar dute.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo argitaratu zuen laguntza hauek eskuratzeko deialdia, Gobernuak aurkeztu eta bi astera. Iragan uztailaren 29an egindako agerraldian, Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi zuen enpresek esperientzia duten gazteak kontratatu nahi dituztela, eta, aldiz, gazteei ezinezkoa suertatzen zaiela lana aurkitzea aldez aurreko esperientzia eskatzen baitzaie. Horri aurre egiteko, Lehen Aukera programaren bitartez gutxien-gutxienez 16 eta 24 urte arteko 1.800 gazteren lan aukerak hobetu nahi dituzte, sailburuak nabarmendu zuenez.

Ez da beka programa bat

Lakuako ordezkariek egitasmo honen gainean nabarmendu dutenez, ez da beka programa bat, baizik eta kontratazioak bultzatu eta gazteei aurrera begira beste nonbait kontratatuak eskuratzeko aukerak emateko bitartekoa. Izan ere, egitasmoan parte hartuz, gazteek eskuratzea hain zaila izaten duten lan esperientzia lor dezakete, bide batez lan munduan duten egoera hobetuz.

Beraz, egitasmoaren helburu nagusia gazteei lehen lan aukera eskaintzea da, gutxienez sei hilabeteko kontratuen bidez. Aipatu kontratuak heldu den azaroaren 21a baino lehen hasi behar dira, laguntzak eskuratzeko baldintzek zehazten dutenez. Eta kontratuak eskaintzeagatik enpresek jasoko duten laguntza gazte langileak hilero jasoko duen soldata gordinaren araberakoa izango da -2.450 euro eta 3.620 euro artekoa izango da jardunaldi osoko kontratuen kasuan-.

Onuradunak langabezian dauden gazteak izango dira, betiere ikasketak bukatu badituzte -unibertsitate ikasketak edo Lanbide Heziketakoak-. Hain zuzen ere, lizentziatura, diplomatura, gradu ikasketa edo maila altu zein ertaineko Lanbide Heziketako titulua izan behar dute, edo aipatutakoen baliokide bat. Deialdia atzo EHAAn argitaratu ondoren, Lanbidek kudeatuko dituen laguntzak eskatzeko epea irekita dago jada.

Lakuaren iritzirako, Lehen Aukera egitasmoak iaz unibertsitate munduan zein Lanbide Heziketan abian jarritako beste egitasmo batzuk egonkortu eta hobetzen ditu. Orduan 1.200 gazteri eman zitzaien beren lehen aukera profesionala, eta oraingo helburua aukera hori beste 1.800 laguni ematea da.

Euskal Herria sigue recibiendo trabajadores durante la crisis

Hego Euskal Herria ha seguido siendo durante los años de la crisis una comunidad receptora de trabajadores, ya que entre 2010 y 2014 entraron 4.116 personas con contrato de trabajo más de las que salieron, según un estudio de la empresa de gestión de recursos humanos Randstad.

En cuanto al comportamiento de los cuatro herrialdes, a Araba llegaron 6.827 trabajadores y salieron 4.509, lo que arroja un saldo positivo de 2.318. En Bizkaia entraron 10.989 empleados y salieron 9.869, es decir una tasa positiva de 1.120, mientras que en Nafarroa se produjo un saldo positivo de 1.492 trabajadores. Las cifras negativas las puso Gipuzkoa donde llegaron 5.412 trabajadores y salieron 6.226, es decir que tuvo una tasa negativa de 814.

En cuanto al Estado español, el informe destaca que el primer trimestre de 2014 registra la tasa de movilidad más alta desde 2010, que se sitúa en el 12,48%. Es decir, de los contratos realizados durante los tres primeros meses de 2014 (3.557.000 contratos), más de 444.000 vienen motivados por la migración, ya que el trabajador consigue acceder al empleo en una provincia diferente a la de su última residencia. Por sectores, el de movilidad más elevada es el agrícola, ya que el 27% contratos registrados han motivado un cambio de residencia por parte del profesional. GARA