NAIZ
Tutera

Langile bat hil da Tuteran industriagune baten teilatutik erorita

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenaren arabera lanean Tuterako industriagune baten ari zela teilatutik erorita hil da behargina. 45 urteko gizonezkoa da hildakoa.

45 urteko gizonezko langile bat hil da Tuteran lanean ari zela teilatutik erorita. Tuterako Udal Industrialdean izan da ezbeharra, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenaren arabera. 18.00tarako hamar bat minutu falta zirenean izan da ezbeharra, 8 metro inguruko altueratik erori da langilea eta buruarekin jo du lurra. Tuterako ospitalera erama dute anbulantzian baina ezin izan dute ezer egin medikuek. Polizia istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.