Sporting Huelva mendean hartu dute Athleticeko emakumeek Ligako lehen jardunaldian. Partida erosoa izan dute gaur zuri-gorriek. Lehen zatiko 44. minutuan egin dute lehenengo gola bilbotarrek, Nekanek eskutik.
Bigarren zatian iritsi dira gainontzeko golak. 60.ean Nekanek egin du berriro gola, Eunateren erdiraketa baten ondoren. Eta handik gutxira, 67.ean, iritsi da Athleticen hirugarren. Buruz sareetara bidali du Lizasok.
Adreitak egin du 71. minutuan Sporting Huelvaren gol bakarra.
Athleticek, baina, ez du itxitzat eman markagailua eta beste bi gol egin ditu: 84. minutuan Erikak eta 86.ean Nekanek berriro, partidako hirugarrena.
Emakumeen Ligako emaitzak eta sailkapena, NAIZeko webgune berezian.

Euskal Herria
Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Mundo
Al menos 90 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»

Araba
Gasteiz se prepara para despedirse del coso diez años después de la última feria taurina

Euskal Herria
KASek Udalarekin egindako bilera «ez positibotzat» jo du, aldaketetarako prestutasun faltagatik

Euskal Herria