naiz
La Camperona

Ryder Hesjedalek irabazi du Vueltako 14. etapa

Ryder Hesjedalek eskuratu du Vueltako 14. etapa, La Camperona gainean. Itzulia irabazteko faboritoen lehia bizi izan da azken mendatean, Contador, ‘Purito’, Froome eta Valverde tartean zirelarik. Imanol Erviti ere ihesaldian izan da. [Informazio guztia, hemen]

Hesjedal, etapako azken metroetan, garaipena ospatzen. (Jaime REINA/AFP)
Hesjedal, etapako azken metroetan, garaipena ospatzen. (Jaime REINA/AFP)

Ryder Hesjedalentzat izan da Vueltako 14. etapa, La Camperonako gainean amaitu dena. Azken kilometroak bentan biziak egin ditu tropelak eta itzulia irabazteko faboritoek indarrak neurtu dituzte. Alejandro Valverdek erasoa jo du helmugarako bi kilometro eskas geratzen zirenean, baina indarrak ondo neurtu ez eta amaieran 29 segundu galdu ditu.

‘Purito’ Rodriguez eta Alberto Contadorrek nahikoa eutsi diote egoerari, baina Chris Froomek ere indartsu dagoela erakutsi du.

Imanol Erviti Movistar taldeko euskal txirrindularia ihesean aritu da gaur.

Vueltari buruzko informazio guztia, NAIZeko webgune berezian.