NAIZ

Realak galdu egin du Levanteren zelaian (1-0)

Alharillak egin du 73. minutuan etxekoen gola eta txuri-urdinak erantzuten saiatu diren arren, ezin izan  dute berdinketa lortu liga ondo hasteko.

Realak galdu egin du emakumezkoen Lehen Mailako denboraldiaren estraineko partida. Txuri-urdinek 1 eta 0 galdu dute Levanteren zelaian.

Partida orekatua izan da eta 73. minutuan Alharillak egindako golak erabaki du. Realak ez du asmatu erantzuten eta azken minutuetan jokalari bat gutxiagorekin lehiatu behar izan dira.