
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren biartez eta kereilaren aldeko Euskal Plataformarekin batera, ‘Frankismoaren krimenak’ jardunaldiak antolatu dituzte, Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. Urriaren 8an eta 9an, arratsaldeko 18.30ean, San Telmo Museoaren hitzaldi aretoan egingo dira jardunaldiok.
Ekimen honen helburua 1936ko kolpe militarrean, frankismo garaian eta trantsizio bezala ezagutzen den aroan izandako krimenen aurrean zenbait instituzio eta elkarte egiten ari diren lanen inguruan elkarren arteko informazio trukaketa eta hausnarketa sustatzea dela adierazi du Donostiako Udalak.
Jardundaldi horietan krimen horien aurkako Argentinako kereinaren egungo egoera ere azalduko da.
Lehenengo egunean Carlos Slepoy kereilaren abokatuak, Garbiñe Biurrun epaileak eta Ramon Zallo komunikazio katedradunak kereilaren inguruko testuinguru historiko eta juridikoa jorratuko dute.
Bigarren egunean, urriaren 9an, gaia giza ikuspuntu batetik landute dute oroimen historikoaren inguruan lanean ari diren elkarteek. Kereilaren inguruko euren esperientziak eta lana plazaratuko dituzte.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

