Goizeko 11.20 aldera ‘Itsaso Berria’ ontziaren larrialdi deia aktibatu dela ohartu dira larrialdi zerbitzuak eta salbamendu taldeak bidali dituzte.
Hara iristean itsasontzia harkaitzetan hondartua zegoela ikusi dute, Barrikako hondartzatik gertu. Gizon baten gorpua topatu dute uretan eta helikopteroz erreskatatu dute. Ontzian zihoan beste pertsona batek igerian Barrikako hondartzara iristea lortu du eta anbulantzian Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta.
Ezbeharra gertatu denean ‘Itsaso Berria’ arrantzan ari zen eta inguruan beste bi itsasontzi ere baziren.
Oraindik ez dira ezagutzen ezbeharraren arrazoiak. Sos Deiak-ek adierazi duenez, eguraldi eguzkitsua badago ere, itsasoan olatu handiak daude.

Euskal Herria
Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Euskal Herria
La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Euskal Herria
Denuncian ante la Fiscalía a CAF por su implicación en el tranvía de Jerusalén

Euskal Herria
Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa

Euskal Herria