naiz
bilbo

Greba mugagabean jarraitzen dute Bizkaibuseko langileek

Greba mugagabeko bigarren eguna dute gaur Bizkaibuseko langileek. Bizkaiko Aldundiak adierazi duenez, gaur goizean ere arazoak egon dira Berriatuan. Eguerdian prentsaurrekoa eskainiko dute sindikatuek.

Bizkaibuseko langileek bigarren eguna dute greba mugagabean. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Bizkaibuseko langileek bigarren eguna dute greba mugagabean. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Akordiorik gabe, greba mugagabearekin jarraitzen dute Bizkaibuseko langileek. Ostiralean egin zuten azken bilera Bizkaiko Foru Aldundiak eta sindikatuek baina ez ziren ados jarri eta, ondorioz, grebari ekin zioten atzo.

Gaurkoan ere arazoak izan direla salatu du Bizkaiko Aldundiak. Berriatuan hainbat ibilgailuk margoketak jasan dituztela ohartarazi du eta kristal batzuk ere hautsi direla adierazi.

Eguerdian prentsaurrekoak deitu dituzte bi aldeek. Sindikatuek 12.15ean egingo dute agerraldia; ordu laurden beranduago, Itziar Garamendi Garraio diputatua agertuko da hedabideen aurrean.