NAIZ
LASARTE-ORIA

Bortxatu egin dutela salatu du Lasarte-Oriako adin txikiko batek

Urriaren 24an jasandako sexu-erasoagatik salaketa aurkeztu du adin txikiko neska batek Lasarte-Orian. Ustezko erasotzailea atxilotu egin zuen Ertzaintzak.

Adin txikiko neska batek salaketa aurkeztu du Ertzaintzaren komisaldegian, gizon batek bortxatu egin zuela-eta. Erasoa urriaren 24an gertatu zen eta ustezko erasotzailea hiru egun beranduago atxilotu zuten.

Lasarte-Oriako Udaleko bozeramaileen batzordeak bilera egin zuen ostiralean eta aho batez adierazpena plazaratu zuen, salaketa aurkeztu duen gazteari babesa adierazteko.

Gaur arratsaldeko 19.00etan elkarretaratzea egingo dute Okendo plazan, herriko emakume talde batek deituta, eta Udalak bat egin du.