
Urteari azken alea falta zaionean ACB Endesan ari diren euskal taldeek agur esango diote 2014 honi. Errealitate desberdinen baitan, urtea garaipen batekin uztea dute jomuga. Laboral Kutxa Baskoniak CAI Zaragozaren kantxan arituko da. Gasteiztarrek koparako sailkatzeko, zuzeneko aurkari dituzte aragoikoak. Nahiz eta azken jardunaldian Sevillaren aurkako partidan nagusitasunez irabazi, Ibon Navarroren mutilek ez dute galtzerik, eta Gasteiztik urrun lortutako lehen garaipenaren bila abiatuko dira.
Bilbao Basketek, aldiz, Iberostar Tenerife hartuko dute 22.15etik aurrera Miribillan, atzo aurrekontuak onartu eta gero.
Azkenik, Gipuzkoa Basketek, Valenciaren aurka eskuratutako garaipenaren ostean, jaitsiera postuetatik irtetea lortu zuen, eta orain aurkari zuzena den Fuenlabradari eginen dio bisita, tartea zabaltzeko paradaz.

EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

La provocación de Quiles con un acto fallido genera cargas y heridos en Iruñea

Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»

Trasladan a la plaza de Yamaguchi el acto de Vito Quiles ante el muro antifascista anunciado
