Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaixo dauden presoak askatzeko eta hauen eskubideak errespetatzeko eskaera onartu dute. Proposamena aurrera atera da EH Bildu eta EAJ-ren babesarekin, PP eta PSOEk Madrilgo gobernuaren jokabidea onartuz kontra bozkatu duten bitartean.
Honen bidez, espainiar Gobernuari eskatu diote espetxe-arloko araudiaren 104.4 artikulua aplikatu eta gaixo dauden presoak askatzeko. EH Bilduko Enrique Martinez Florezek 142 preso gaixo daudela gogorarazi du, zeintzuetatik 12 larri aurkitzen diren. Zentzu honetan, Madrileko Gobernuak duen jarrera salatu dute, Euskal Herriak azken egunetan bizi izan dituen irudiak kontrajarriz; larunbatean Bilbon egin zen mobilizazio jendetsua eta asteleheneko sarekada.
Azkenik, EH Bilduk sarekada honen inguruan EAJ-k salaketa bat adostu nahi ez izatea nabarmendu du.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

